Dibertsioaz gain, jolasak ekintza batzuk jartzen ditu, non haurrak horien bidez trebetasun batzuk lortzen dituen, eta heldu egitean emozionalki orekatutako pertsona izatera iritsiko den.
Jolasaren helburua ondo pasatzea da. Honekin jarraituz, pertsona ezberdinek sortutako definizio desberdinak azalduko ditugu:
- Russel: “ Plazer sortzaile jarduera da, bere balioa bere baitan dago eta ez beretik kanpo”.
- Huizinga: “Borondatezko ekintza da, aurrez ezarritako denbora eta lekuaren arteko esparruan ematen dena. Askatasunaz onartu, baina itsu-itsuan jarraitu eta helburu diren arau batzuk ere betetzen dira. Gainera, honetan alaitasuna eta tentsioa batera daude, baita ohiko bizitzan ez garena izatearen kontzientzia ere”.
- Miranda: “Jolasa borondatezko ekintza da eta tentsioaz egiten da. Gizartean baloratuta dago, energi fisikoa nahiz psikikoa bideratzeko balio du. Inkontzientea atera eta nortasuna baieztatzeko tresna da. Hauetaz gain, errealitatetik at dagoena, helburua bere baitan du eta jokalarien konpromisoa beharrezkoa da”.
- Vicente Navarro: “Jolasa aisialdirako ekintza naturala da, zalantzazkoa (irabazlea nor, iraupena zein...) eta gizarte baten kulturan parte-hartzen duena”.
- Blanchard, K. , Chesca, A:“Jolasa biologiarekin zein kulturarekin zerikusia duen portaera da”.
- Zapata: “Umeen jolasa adierazkortasunaren bidea da, ezagupenaren tresna, sozializazioaren alderdia, afektibitatearen erreguladorea eta konpentsatzailea, mugimenduzko egituren garapenaren tresna baliagarri bat; beste modu batean esanda, pertsonalitatea baieztatzeko, antolatzeko eta garatzeko modurik aproposena”.
No hay comentarios:
Publicar un comentario