JOLASAREN EZAUGARRIAK

Jolasaren bidez haurrak gauza berriak ikasten ditu, ikertu egiten du, sormenaz gozatzen du, pentsamenduak adierazten ditu, bulkada eta emozioak kanporatzen ditu, ametsak betetzen ditu eta helduak debekatzen dion guztia egiten du.

Jolasak ezaugarri konkretu hauek ditu:
  1. Jarduera atsegina da
  2. Jolasak librea izan behar du
  3. Jolasak berak badu helburu bat
  4. Jolasa fikziozko errealitate batean egiten da
  5. Jolas guztiek muga bat dute espazio eta denboran
  6. Jolasak jarduera dakar berarekin
  7. Jolasa haurtzaroari loturiko jarduera bat da
  8. Jolasa sortzetikoa da
  9. Jolasaren bitartez, zein eboluzio etapetan dagoen erakusten digu haurrak
  10. Jolasak haurrari bere mundua irmotzeko aukera ematen dio
  11. Jolasak haurraren prozesu sozializatzailea bultzatzen du
  12. Jolasean materiala ez da ezinbestekoa

No hay comentarios:

Publicar un comentario