JOLAS MOTAK

Hainbat jolas mota daude, hemen azpian sailkapen bat azalduko dugu:

 Ezagutza Jolasak
-  Jolas kooperatiboak
-  Kirol jolasak
-  Jolas lehiakorrak
-  Kantu jolasak
-  Gaubelak
-  Ur jolasak
-  Natur jolasak
-  Jolas kontzienteak
-  Txantxa jolasak
-  Jolas erraldoiak
-  Esnatze jolasak
-  Pista jolasak
-  Jolas herrikoiak
-  Adierazpen jolasak
-  Jolas luzeak

 Jolas Orokorrak
-  Jolas sinbolikoa
-  Jolas funtzionala
-  Eraikuntza jolasak
-  Jolas heuristikoa
-  Jolas psimotorra 
-  Jolas hezigarria
-  Arau jolasak
-  Jolas tradizionala
-  Jolas herrikoia
-  Jolas multikulturala
-  Lehiazko jolasak
-  Jolas belikoak
-  Jolas sexistak
-  Lankidetza jolasak
Hemen behean jolas mota batzuk esplikatuko ditugu:

NATUR JOLASAK:


Jolas mota hau, naturarekin lotura duten gaiekin burutzen da. 
Ekintzaren arabera, desberdin burutuko dira: Adibidez:
  • ANIMALIEN IZENAK

Haur bakoitzari bizkarrean animali baten izena jarriko zaio berak izen hori ikusi ez duelarik. Ondoren bikoteka jarriko dira eta mimika bidez komunikatuko dira bakoitzak zer duen bizkarrean azaltzeko.
Jolas bakoitzean naturarekin zer ikusia duten materialak erabiliko dira. Adibidez,
  • PIRATAK ETA MARRAZOAK

Jolas hau egunkarien bidez irla bat irudikatzean datza. Bertan Naufragoak egongo dira eta marrazoek irla puskaka jaten joango dira, horretarako egunkariak kentzen ibiliko direlarik. Naufragoek ura ukitzen badute, hil egingo dira. Baina marrazoak naufragoengatik ukituak badira, eliminatu egiten dira.
Jolas honetan esaterako, egunkaria izango da baliabide nagusiena.

UR JOLASAK:
Jolak hau, uretan edo urarekin zerikusia duten jolasak izaten dira, hau da, ura oinarri duten jolasak. Jolasteko modua, ekintzaren arabera, desberdina izango da: plazetan egiten direnak (globoak, ur botilekin), hondartzan, errekan, pistinan, esaterako. Jostailu mota hauek erabiltzen dira:

-  Plazetan egiten direnak: Globoak, botilak…

-  Hondartzan: Itsasoa, kuboak, airezko koltxonetak…

-  Errekan: ur pistolak, barkuak…

-  Pistinan: ur pistolak, urpeko uztai eta makiltxoak, pilotak....

GAUBELAK:
Aisialdi taldeetan eta hainbat taldeetan, gauen burutzen diren ekintza multzoa da. 
Honen barruan hainbat gaubela mota bereiz ditzakegu:
·         Antzerkia
·         Abesti gaubela
·         Jolasak: froga jolasak, jolas luze eta motzak, moldatutako jolasak…
·         Dantza gaubela
·         Atseden gaubela
Jolasteko era azaltzeko garaian, esan dezakegu begiraleek programazioan barnean sartuta dutela honako atal hau. Udalekuak iraungo duten denboran zehar gauero burutzen dira. Begiraleek aldez aurretik prestatutako ekintzak dira.
Ezaugarri nagusi batzuk ditu:
·         Taldean
·         Komunikazio eta adierazpen sustaketa
·         Toki zehatza
·         Gauean
·         Denon esku hartzea
Eta amaitzeko, besterik gabe aipa dezakegu jolas motaren arabera material bat edo beste erabiliko dugula.


KANTU JOLASAK:

Jolas mota hau, kantuen bidez jolastean datza. Horrela musika jarriaz haurrek eta gazteek mugimenduak lantzen dituzte. Dibertsioa sustatuz. Honela jolasten da, begiraleek hainbat abesti aukeratzen dituzte, haurren adinaren arabera. Abestia eta jolasaren arabera, jolasak konplexuagoak edo aktiboagoak izango dira. Beste batzuk, berriz, mantsoagoak. Ekintzaren araberako jostailu eta materialak erabili beharko dira. Kontuan izan beharko da ekintza burutuko den tokia zein izango den. Musika erreproduktorea erabiliko da joku mota hau egiteko. Horrekin batera beste hauek ere bai: Uztaiak, sokak, zapiak...

JOLAS LEHIAKORRAK:

Jolas lehiakorrak, Tradizionalki burutu den gorputz hezkuntzaren oinarri nagusienetako bat da. Errelebo jokoak, harrapaketak…dira. Honela jolasten da, taldeka zein indibidualki jartzen dira pertsonak, eta jolas bat aurkezten zaie, hauek jolasa burutu beharko dute, honen ezaugarri nagusia konpetitzea edo denek helburu bera izatea izango delarik. Helburu hori lortzeko froga zein modu ezberdinak edukiko dituzte eta lehiatzea izango da hau lortu ahal izateko modu bakarra. Bideratuko zaien jolasaren araberako materiala erabiliko dute.  Bideratuko zaien jolasaren araberako materiala erabiliko dute.

KIROL JOLASAK:

Kirol jolasak, lehiaketa helburu duten ekintzak dira, giza gorputzaren ahalegina edo gaitasuna eskatzen duten jarduerak izanik.
Burutzen den kirol motaren arabera, era batera edo bestera jolastuko da.
Adituen esanetan, olinpiar Jokoak 1896. urtean antolatu ziren, Pierre de Coubertin frantses baroiari esker, eta hortik kirol jokoen hasiera sortu zela. Europan berriz, kirol modernoa  XIX. mendean sortua izan zen.
Kirol jolasetan erabiltzen diren jostailu motak jolas bakoitzaren araberakoak izango dira, batzuetan, gerta daiteke material beharrik ez izatea.

Nola jolasten da?

Kirol motaren arabera, era batera edo bestera jolastuko da.

Nork sortu zuen?

Esaten da, olinpiar Jokoak 1896. urtean antolatu ziren, Pierre de Coubertin frantses baroiari esker, eta nazioarteko lehiaketei bultzada handia eman zitzaien honela.

Noiz sortu zen?

Kirol modernoa XIX. mendean sortu zen Europan. Hortik jokoak sortu ziren.

Ze jostailu mota erabiltzen dira hemen?

Jolas mota bakoitzaren araberako materialak erabiltzen dira, batzuetan, materialik behar ezaren aukera ere ematen da.

JOLAS KOOPERATIBOAK:

Jolas kooperatiboak 2 jokalari edo gehiagoko jokoak dira, hemen ez da lehiarik egoten, ez dute konpetentzia sustatzen, jolas mota honetan, gehien bat, elkartasuna bideratzen dute, horrek esan nahi du taldean burutzen dutela guztia, indibidualki aportatzen dena, talde osoan gehituz.

Joko hauetan taldeak egiten dira, hemen, elkarlana lantzen da gehien.
Arlo honetan erabiltzen diren jostailu motak jolas bakoitzaren araberakoak izango dira, batzuetan, gerta daiteke material beharrik ez izatea.

Nola jolasten da?

Joko hauetan taldeak egiten dira, hemen, elkarlana lantzen da gehien bat, jolas mota honetan, taldeak egiten dira, horrek esan nahi du taldean burutzen dela guztia eta denek egiten dutela zerbait. Lan indibiduala, talde lana bihurtuz.

Ze jostailu mota erabiltzen dira hemen?

Jolas mota bakoitzaren araberako materialak erabiltzen dira, batzuetan, materialik behar ezaren aukera ere ematen da.

EZAGUTZA JOLASAK:

Ezagutza jolasak, pertsonak eta haurrak beraien artean ezagutzeko baliagarriak diren ekintzak dira.

Jolas mota hontan ibiltzeko (jolasteko), prozedura zehatz bat aukeratzen da, ekintza hau burutzeko helburua, eta hau bideratuko duen pertsona kokatzen dira taldean, hauek ekintza hori bideratuko dute eta azkeneko emaitza partaide guztiak elkarren artean ezagutzea izango da.

Hemen erabiltzen diren jostailu motak jolas bakoitzaren araberakoak izango dira, batzuetan, materialik behar ez diren kasuak ematen dira ere. Ahozko jolasak eginez.

Nola jolasten da?

Prozedura bat aukeratzen da, ekintza bat burutzeko helburua eta hau zuzenduko duen pertsona bat kokatzen dira taldean, hauek ekintza hori bideratuko dute eta azkeneko emaitza partaide guztiak elkarren artean ezagutzea izango da.

Ze jostailu mota erabiltzen dira hemen?

Jolas mota bakoitzaren araberako materialak erabiltzen dira, batzuetan, materialik behar ezaren aukera ere ematen da.

JOLAS HEURISTIKOA:

Jolas heuristikoa, 1-2 urte bitarteko haurrei zuzenduriko jolas ekintza da.

Hau lantzeko, prestaketa zehatz bat behar dugu:

- Didaktikoa ez den materiala bildu behar da.

- Espazioa prestatu behar da, erabiliko ez duten material guztia jasoz.

- Etenik gabeko denbora bat eskaini behar diegu haurrei: ordu erdi edo hiru ordu laurden,      haurren interesaren arabera.

- Irakaslearen presentzia ziurtatu behar da baina ez du parterik hartuko jolasean.

- Taldeari giro lasaia eskaini behar zaio.

Bere sortzailea, Elinor Violeta Goldschmied izan zen, Grezian sortu zuen, baina ez dakigu konkretuki noiz.


Jolas mota honetako jostailu gisa erabiltzen dena, didaktikoa ez den edozein material izaten da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario