Haurren eskuetan dagoenenan jolasera bultzatzen duen edozein objektu da jostailua.
Jostailu batzuk modu zehatz eta zorrotz batean soilik erabil daitezke, baina beste batzuek mota guztietako funtzioak edo zereginak bete ditzateke.
Ez dute nahitaez asmo horrekin fabrikatutakoak izan behar, berez sortu ditzakete haurrek, beren eskuak edo burua erabiliz. Hori horrela izanik, jostailuak historian zehar asko aldatu dira. Lehen material naturalez egiten ziren, eta orain berriz, produktuak fabrikatuz, banatuz eta salduz kontsumoa sustatzen duen industria indartsu batek egiten ditu.
Ez dugu uste haurrentzat jostailu jakin bat hoberena denik, betetzen dituen beharren eta haurrak jostailu horri ematen dion balioaren araberakoa da.

No hay comentarios:
Publicar un comentario